ELKARRIZKETA



Gure entrenamenduari buruz hitz egiteko, kirol honetan esperientzia handia duen pertsona bati galdera batzuk egitea erabaki dugu. Pertsona hori Mikel Vega deitzen da, Ortuellakoa (Bilbao), eta txikitatik esku pilotara jolasten du errendimendu on batera. Mikelek esperientzia asko du esku pilotan eta horregatik erabaki dugu berari galdera batzuk egitea, uste genuelako berak lagundu ahal zigulako.

Gure asmoa zein zen azalduz gero, galdetegiarekin hasi ginen. 
Hauek izan ziren gure galderak eta haren erantzunak:

1) Zer egingo zenuke arazo mentalak dituzten umeak ondo pasatzeko esku pilotako klase batean?
-Bueno, nire ustez edozein ariketa eginda asko dibertituko dira, esku pilota oso kirol polita delako eta ume hauek edozein gauzarekin dibertizten direlako. Inportanteena da haiek eroso egotea eta denek elkarrekin jolastea.

2) Zergatik uste duzu arazo mentalak dituzten umeei beste motatako ariketak edo ariketa errazagoak jartzen zaizkiela arazorik gabeko umeekin konparatuz?
-Hau bistakoa da, arazo mentalak dituzten umeak gaitasun txikiagoak dituzte beste umeek baino, gehiago kostatzen zaie korrika egitea eta gauzak ulertzea. Hala ere, nik uste dut ahaleginak egiten badituzte, ariketak oso ondo egin ahal dituztela.

3) Zure ustez, ariketak egiteko, nahastu beharko lirateke arazo mentalak dituzten umeak arazorik gabeko umeekin edo bakarrik arazo mentalak dituzten umeak elkarrekin jarri beharko lirateke?
-Egia da, normalean, arazorik gabeko umeak arazo mentalak dituzten umeak baino trebeagoak direla (nahiz eta baliteke ezetz), baina uste dut denek batera egin beharko luketela ariketak, horrela guztien artean ezagutzen direlako.

4) Uste duzu egokia dela ume hauentzat prestatu ditugun ariketak gu geuk bakarrik prestatzea edo komenigarria izango litzateke kirol psikologo baten laguntza izatea ariketak sortzeko?
-Zuek egindako ariketak ez lukete zergatik txarto egon, baina onartu behar da kirol psikologo baten laguntza izatea beti hobe dela. Haiek hobeto dakitelako zer motatako ariketak komeni zaizkio ume hauei edo agian zuek egiten ari dituzuen ariketak gogorregiak direlako eta psikologoak lagundu ahal dizue.

5) Uste duzu euskal pilota kirol egokia dela ekintza mota hauek egiteko edo hobe izango litzateke beste kirol mota bat aukeratzea ume hauek dibertitzeko?
-Ez, uste dut berdin dela zein kirol praktikatzea, edozein kirola praktikatzen dibertituko zarelako. Zergatik beste kirol bat praktikatu esku pilota praktikatzeko aukera baduzu? Pentsatzen dut zuen entrenamendua egingo duten umeek asko dibertituko direla eta ez dutela beste edozein kirolean pentsatuko, esku pilotan baizik. Gainera, erakutsi dizkidazuen esku pilotako ariketa hauetan ez dago oposiziorik, beraz, denen artean lagunduko dira eta ingurumen positiboa egongo da.

Hauek izan ziren Mikel Vegari galdetutako 5 galdera. Ortuellan hitz egin genuen eta gure asmoak azaldu ostean, hau da, blog bat egin behar genuela eta gure entrenamendua arazo mentalak dituzten umeentzat bideratuta zihoala azaltzean, galdera hauek egin genizkion.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Mikeli bere denboraren zatitxo bat gurekin agortzeagatik eta hain zintzo izateagatik galderak erantzutean.


No comments:

Post a Comment