Gu jarduera fisikoa eta kirola ikasten ari garen 4 ikalse gara, Jon Urrejola, Lander Vaquero, Aitor Pedraz eta Endika Villanueva, eta talde bat sortu egin dugu euskal pilota lantzeko.
Gure taldearen helburua euskal pilota gizarteko esparru guztietara helaraztea da. Proiektu honetan gure helburua adimen gutxiko haurrek euskal pilotarekiko harreman baikor bat lortzea eta euskal pilotarekin bat eginda denbora dibertigarri bat pasatzea da.Horretaz gain egoera inklusibo batean kirola praktikatzeak hainbat onura ekartzen die urritasunak dituzten haurrei. Proiektu honetan eskupilota modalitatea erabiliko dugu famatuena delako eta edonon praktikatu daitekeelako, beharrezkoak diren gauza bakarrak pilota bat eta horma bat baitira. Egitasmo hau apdema elkartearekin elkarlanean prestatu dugu, elkarte horren parte diren haurrei zuzenduta baitago. Apdema Adimen-Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkartea da.
Gure ekintza igande batean izango da eta eskupilotako 3 orduko entrenamendu bat prestatu dugu Apdemako haurrei zuzenduta. Ekintza Adurtza frontoian izango da, blog honetan aurkitu dezakezue helbidea eta bertara ailegatzeko gomendioak. Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkiogu gazteiko udalari instalazioak dohainik uzteagaitik.
Esku pilota inklusiboaren gaia jorratzen jarraitzeko eta adimen gutxiko
aurrekin lan egiteak sortzen dituen onurak hobeto ulertzeko proiektu
honen barruan hainbat artikulu kontsultatu ditugu. Blog honetan aurki
ditzakezu informazioa eta jorratutako artikuluak.Horretaz gain esku
pilotan aditu den lagun bati elkarhizketa bat egin diogu
pilotan aditu den lagun bati elkarhizketa bat egin diogu
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak (e-rubrika).
ReplyDelete-Datuak biltzeko bi artikulu erabili dituzte eta eskupilota arloko aditu batekin elkarizketa egin dute. Baita ere, APDEMA elkartearen laguntzaz baliatu dira.
-Testu modu ordenatuan dago. Ematen den informazioa era ulergarri eta argian transmititzen da. Irudiak eta taulak erabili dira testua laguntzeko.
-IKT tresnak erabili dira, argazkiak, bideoak eta mapak hain zuzen ere.
-Blogaren diseinuari dagokionez, erakargarria da. Informazioa atal desberdinetan antolatu da.
-Kolaborazioa izan dela sarrerako argazkian eta bideoetan islatzen da.
-Hizkuntzaren erabilera ez da guztiz egokia. Estilo akatsak, akats tipografikoak eta baiata ere ortografia akats batzuk daude,
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak.
-Sarreran oinarrizko informazioa ondo azaltzen da, proiektuan erabilitako baliabideak eta laguntzaileak erebai.
-Antolatzaileek beren burua aurkezten dute, eta beraiekin elkarlanean aritu diren elkarteak baita ere.
-Argi zehazten da egitasmoa nori zuzenduta dagoen. Hain zuzen ere, APDEMA elkarteko haurrei.
-Erabiliko diren instalazioak eta kokapena argi azaltzen da.
-Giza baliabideak: Parte hartuko duten monitoreak zehazten dira eta izango dituzten ardura, baina bakoitzaren ardura zehaztu gabe.
-Baliabide materialak zeintzuk izango diren azaltzen da, baina kopurua zehaztu gabe.
-Saioaren helburu zehatzak: Saioaren helburu orokorrak azaltzen dira, baina ez zehatzak.
-Ariketen deskribapena. Ariketak ondo deskribatzen dira. Ariketak inklusiboak dira, edozeinek egin ditzakeelako eta kolaborazioan burutu direlako.
-Saioaren dinamika ondo azaltzen da, eta baita ere espazioak nola erabili eta denboralizazioa.
-Ez da gasturik aurreikusten Gasteizko Udalaren laguntzari esker.
-Erabilitako artikuluak eta elkarrizketak jarduera egokiak aukeratzen oso lagungarriak izan direla antzematen da. Eta erreferentziak ondo idatzita daude.
Lander Etxebarria Respaldiza Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua - 1.maila
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ReplyDelete-Informazioa zenbait artikuluetatik eta elkarrizketa batetik lortu dute. Hau ondo zehaztu dute artikulu bakoitza eta gero, baina ez dute atal bat sortu non erreferentzia guztiak ikus daitezkeen.
-Aurkezpena egokia da, atal desberdinak egin dituzte informazioa banatzeko.
-Bideoak eta argazkiak erabili dituzte azalpenak hobeto ulertzeko.
-Bloga ondo diseinatuta dago. Orden bat jarraitzen du eta erraz aurki daiteke nahi den informazioa.
-Talde lana egin dela nabaritzen da, bideoetan guztiak agertzen dira ariketak egiten.
-Hizkuntza ulergarria eta argia erabili dute.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
-Sarrera egokia da argi usten dutelako zer egingo duten haien ekintzan.
-Zein antolatzaile mota diren eta giza baliabideak ez dituzte asko zehaztu.
- Ekintzan nortzuk parte hartuko duten azaldu egin dute, baina jende mota horrez ezaugarriren bat gehiago ere jar zezaketen.
-Ariketen deskribapena ondo eginda dago eta gainera bideoak erabili dituzte ariketak hobeto ulertzeko.
-Saioaren dinamika ondo antolatu dute, beharbada ariketaren bat gehiago falta zaie, baina beste guztia ondo pentsatuta dago.
- Ez dituzte gastuak aurreikusi baina hau Gasteizko Udalak behar duten diru emango dielako da.
Maite Bahillo Alvarez, JFKZ-ko lehenengo mailako ikaslea.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ReplyDeleteBlog hau egiteko bi artikulu eta elkarrizketa bat erabili dute.
Testuaren argitasuna nahiko ona da. Galderei erantzuten dio, testua garbi dago eta gainera bideoak eta rgazkiak erabiltzen dituzte.
IKT tresnka erabili dituzte, ariketak aaltzeko testuaz gain bideo bat ere igo dute ariketak egiten, eta horrela ariketak ulertzeko errezagoa da.
Bloga erabiltzeko oso erraza da, argia eta atalak aurkitzeko erraza.
Bideoetan eta sarrerako argazkian ikus daiteke nola guztiok parte hartzen duten, beraz, kolaborazio lan on bat egin dutela esan dezaket.
Erabiltzen duten hizkuntza maila ona da eta ondo azaltzen dituzte gauzak, baina esan beharra dago akats ortografiko batzuk dituztela.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
Sarrera badaukate, beraien argazki bat ipiniz jakiteko nortzuk diren.
Antolatzaile mota nolako den ez dute zehaztu, bakarrik nortzuk diren eta asoziazio batekin lan egiten dutela esan dute.
Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak zehaztu dituzte, beraiekin lan egiten duen elkartean duaden haurrak.
Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua jarri dute google maps erabiliz eta instalakuntzen argazki batzuk jarriz ere.
Giza baliabideak ez dituzte zehaztu baina haiek laurak gehi apdemakoak izango direla uler daiteke.
Material baliabideak zehaztu dituzte eta baina zenbat material behar duten ez dute jarri.
Saioaren helburu zehatzak azaldu dituzte eta egokiak dira.
Ariketak ondo deskribatu dira bideoak erabliliz horrela ulertzeko erresagoak izan dezaten.
Saioaren dinamika ondo azaltzen da egitasmoa eta dinamika atalean daukaten taula baten bitartez eta ondo dagoela uste dut.
Aurreikusitako gastuak ez dituzte zehaztu.
Artikuluei eta elkarrizketari esker bloga ondo egin dutela ikus daiteke, haietatik ateratako ideaiak erabili baitituzte.
Josu Aguirre Huerga, Jarduera Fiskoaren eta Kirolaren Zientziak, 1. maila.
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ReplyDelete• Datuak jasotzeko informazio-iturriei dagokienez, bi artikulu besterik ez dituzte erabili, besteren bat erabiltzea ondo legoke.
• Aurkezpena argia da, testua ordenatua dago; hala ere, agian, entrenamenduak lehenago jarriko nituen, zerbait aipatzeagatik, baina horrela ere ondo dagoela pentsatzen dut.
• IKT-tresnen erabilera: Argazkiak eta bideoak erabili dituzte.
• Blogaren diseinua egokia dela uste dut, erabiltzeko erraza da eta atal ezberdinak ditu.
• Kolaborazio lana dela ikusi daiteke, bideoetan eta argazkietan guztiak parte hartu dutelako.
• Hizkuntza egokia da, hala ere, ortografia akats batzuk daudela ikusi dut: eskupilota jarraian idazten da, “gazteiko udala” idatzita dago, “koma” ondoren espazioa jarri behar da, “heldu ezkero” idatzita dago, “helduz gero” izan beharko litzateke, “Alevinenpilota” idatzita duzue.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
• Sarrera eginda dago eta proposaturiko jardueraren azalpena egokia da.
• Ez duzue zehazten zein erakunde mota zareten, ezta irabazirik izateko asmorik duzuen.
• Jarduera honetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak ongi zehazten dira, adimen urritasuna dutenentzat egingo dute.
• Instalazioei dagokionez, zein instalazio erabiliko duzuen zehatzen dute, tipologiari dagokionez ez dute ezer aipatzen. Giza baliabideetan zentratuz, zehazten dute lauak egongo direla saioa gidatzen, baina bakoitzaren betebeharrak ez daude oso argi.
• Erabiliko duten materiala azaltzen dute, baina ez da kopurua zehazten.
• Ariketak egokiak direla uste dut; hau da, denek arazorik gabe burutzeko modukoak. Hala ere, teniseko pilotak erabiltzen dituzuela azaldu duzue eta materialen arloan ez duzue aipatu.
• Saioaren dinamika ondo adierazita dago, gainera grafiko batekin azaldu dute.
• Gasteizko Udalak instalazioak dohainik utziko dizkie, baina materialen inguruko gastuak ez dira aipatzen.
• Artikuluen erreferentziak eginda daude.
Nerea Sarasola Ugarte, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1.mailako ikaslea.
Bloga aztertu ondoren ikus daiteke 2 artikulu eta elkarrizketa bat erabili dituztela erreferentzia gisa eta aipatuta agertzen dira.
ReplyDeleteTestua ordenatua dago, galderei erantzuten die eta azalpenak nahiko ongi daude. Aurkezpenari dagokionez, garbia da baina ortografia eta gramatika akatsez josia dago, eta horrek erakargarritasuna pixka bat galtzera eramaten du eta testua irakurtzen zoazen heinean bistara pixka bat gogorra egiten da. Euskara mailari begira, maila nahikokoa da, gramatika akats larriak baitaude.
IKTaren erabilera argia nabari da, bai bideoak, bai argazkiak baita mapak ere sartu baitituzte. Blogean zehar akats tekniko batzuk ere nabari dira.
Blogaren diseinua erraza da, ez du zailtasun handirik eta nahiko argia da baina ez da oso erakargarria.
Kolaborazioan egindako lana dela ikus daiteke, bideoetan eta argazkian 4rak batera agertzen direlako.
- Proposatutako jardueren deskribapen orokorra: taula batean argi azaltzen da
- Antolatzaile mota eta ezaugarriak: ez du antolatzaile motari buruzko ezer aipatzen
- Jarduera honetan parte har dezaketenen ezaugarriak: adimen urritasuna duten pertsonei egokitzen zaie.
- Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia: adurtza frontoian egingo da
- Giza baliabideak: 4 dinamizatzaile egongo dira baina ez du jartzen zenbat pertsonentzako zuzenduko den.
- Material baliabideak: dena adurtzan egongo da
- Saioaren helburu zehatzak: helburua esku-pilota gizarte esparru guztietara zabaltzea da
- Ariketen deskribapena: ariketak bideoen eta hitzen bidez azaltzen dira eta ongi ulertzen da.
- Saioaren dinamika: saioaren dinamika laburbilduta agertzen da taula batean eta oso bisuala da
- Aurreikusitako gastuak:antza denez ez da gasturik egongo, zeren eta ez dute ezer aipatzen gastuen inguruan
- Bestelakoak:
- Diseinatu duzuen ideia garatzeko erabilitako artikulu, liburu eta elkarrizketen erreferentziak: 2 artikulu eta elkarrizketa bat erabili dituztela ikusten da
Ziortza Barruetabeña, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, 1.maila
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika):
ReplyDelete-3 informazio iturri erabili dituzte (2 artikulu eta elkarrizketa bat). Gainera, informazio-iturri horien erreferentziak testuan aipatu dira.
-Aurkezpenaren argitasuna oso ona da. Testua era ordenatuan dago, ez dago betelanik eta azalpenak zehatzak dira.
-IKT-ak ere erabili dituzte (bideoak, argazkiak eta maparen bat edo beste).
-Bloga era ordenatuan dagoenez, erraz erabil daiteke, egokia da. Nahi dena aurkitzeko arazorik ez dago, atal guztiak oso ordenatuta daudelako.
-Blog honetan, kolaborazioa azaleratzen da. Hau da, egin dituzten video eta argazki guztietan, blogeko 4 partaideak agertzen dira.
-Idatzia garbia eta ulergarria da, ez dao ortografía akats handirik.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
-Saioa aurkezteko sarrera bat egiten dute.
-Antolatzaile motaren inguruan, beste elkarte batekin elkarlanean daudela esaten dute.
-Beraiek antolatutako jardueretan parte hartuko duten haurren nondik norakoak ere ematen dituzte (zehaztasun batzuk).
-Erabiliko duten instalazioa aipatzen da (Adurtza fontoia).
-Entrenamenduko ariketak azaltzean, giza baliabideak azaltzen dituztte. Hau da, ariketa bakoitzean jardungo duen persona kopurua aipatzen da.
-Ariketa bakoitzean erabili beharreko materiala, ariketaren azalpenarekin batera ondo zehazten dute.
-Sarreran, beraien helburu zehatza azpimarratzen dute.
-Ariketak, beraiek aukeratutako jendearentza bideratuak dira, adimen gutxiko haurrentzako, esaterako. Aurrera eramateko ez dira oso ariketa zailak, gainera, elkarlanean aritzekoak dira gehienak.
-Saioaren nondik norakoak zehaztazunez azaltzen dira.
-Aurrekontua ez da ageri.
-Erabilitako artikuluen erreferentziak argi eta garbi azaltzen dira.
Olatz Olañeta Gallastegi, jarduera fisiko eta kirolaren zientzien lehenengo mailakoa.
• Blog hau egiteko bi artikulu erabili dituzte, horrez gain, euskal pilotan aditua den Mikel Vegari egindako elkarrizketa gehitu dute.
ReplyDelete• Instalazioetako argazki egokiak erabili dituzte eta artikuluen erreferentziak argi agertzen dira.
• Argi dago proiektu honen helburuak zeintzuk diren, baita jarduera honetan parte hartu ahal duen pertsonen ezaugarriak.
• Bloga modu egokian diseinatuta dago, modu errazean aurkitu daitezke irizpideak, izan ere, aurkezpena egokia da.
• Ariketen deskribapena egokia da eta hauen funtzionamendua irudikatzeko bideoak erabili dituzte, non blogaren partaide guztiak agertzen diren.
• Saioaren dinamika azaldu dute, horretarako taula bat erabili dute, bertan saio osoaren dinamika azalduta dago.
• Instalazioen aurreikusitako gastuak adierazi dituzte, hala ere, erabilitako materialarena faltan botatzen da (pilotak, uztaiak..)
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ReplyDelete-3 informazio iturri erabili dituzte; 2 artikulu eta elkarrizketa bat, gero testuan aipatzen direnak
-Aurkezpena argia da eta testua ondo ordenatuta dago.Ondo ulertzen da esan nahi duten guztia. Baina badaude akats ortografiko batzuk.
-IKT-ak erabili dituzte. Argazkiak, bideoak…
-Bloga ondo diseinatuta dago, erabiltzeko erraza da eta informazio guztia argi aurkitzen da.
-Kolaborazio lana agertzen da. Bideoetan taldeko 4 partaideak agertzen dira, baita argazkietan ere.
-Idatzia argia eta ulergarria da.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
-Saioa aurkezteko sarrera bat egin dute, ulergarria eta lagungarria irakurlearentzat.
-Ez dute zehazten zein antolatzeile mota diren. Esaten dute beste elkarte batekin elkarlanean ari direla.
-Esaten dute adimen urritasuna duten pertsonei egokitzen zaiela saioa.
-Behar duten instalazioa agertzen da (adurtza frontoia)
-Aipatzen dute lauak egongo direla saioan baina bakoitzaren betebeharra zein den ez dute esaten.
-Erabiliko duten materiala zein izango den aipatzen dute.
-Saioaren helburua zein den esaten dute.
-Egin dituzten ariketak errezak eta kolaboraziozkoak dira, aproposak haurren arteko harremana sustatzeko eta denek parte hartzeko.
-Saioaren dinamika nolakoa izango den ondo azaldu dute grafiko bat jarriz.
-Ez dute ezer aipatzen gastuen inguruan, bakarrik frontoia Gasteizko udalak utziko dietela.
-Erabilitako artikuluen erreferentziak agertzen dira.
Haizea Baz Oyaga, Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientziak, lehenengo maila.