ENTRENAMENDUA

DENEN ARTEAN EZAGUTZEKO ARIKETA:
Lehenik eta behin, guztiek jarriko dira borobil batean eta batek esku 
pilotako pilota bat hartuko du. Pilota duen ikasleak bere aurkezpena 
egingo du, hau da, bere izena esango du, zenbat urte dituen eta nondik 
datorren. Hori egitean, beste edonori pasatuko dio pilota eta hartzen 
duenak bere aurkezpena egingo du. Horrela jarraituko dute denek aurkeztu arte.
Ariketa honek 10 minutu iraungo du gutxi gora behera.
BEROKETA:
Haien artean guztiek ezagutu ondoren, ikasleek giltzadurak berotzeko 
ariketa batzuk egingo dituzte, batez ere, eskumuturra ondo berotzeko.
Beroketa honek 5 minutu iraungo du.
Ondoren, korrika hasiko dira frontoian frontisetik erreboteraino eta 
errebotetik frontiseraino. 
Beroketa honek 5 minutu iraungo du.

ARIKETAK:
Kantxa lau zatitan banatuko dugu, ikasleak lau taldetan banatuko ditugulako. Kantxako zatiak frontisa, 4. zenbakira arte (1), kantxako erdiko zatia, 4. zenbakitik 7. zenbakira
arte (2), errebotea (3) eta kontrakantxa izango dira. Eremuak konoekin banatuko dira. Kantxako zati bakoitzean 5 ikasle jardungo dute.
Ariketa bakoitzak 15 minutukoa izango denez, 12 minutu egongo dira ariketa egiten eta 3 minutu atseden hartzen, hau da, 4 minutu pasa eta gero, minutu bateko atsedena hartuko dute. Horrela 3 aldiz, 15 minutuak pasa arte.
Ondoren, ariketa oso bat amaitzean, 5 minutuko atsedena hartuko dute ura edateko ondo hidratatuta egon ahal izateko.

1.ARIKETA

Frontisean: Kantxako zati honetan, egin beharko den ariketa hurrengoa da:
Taldea ilara batean kokatuko da frontisari begira. Banan-banan pilota
frontisera bota beharko dute. Hau bi eratara egin dezakete:
  1. Pilota zuzenean eskuarekin jotzen.
  2. Pilota eskuekin hartu eta botatzen.
Pilota frontisera bidaltzen den bakoitzean ilaran dauden pertsona guztiei bostekoa
eman beharko zaie, hau egin eta gero ilararen atzealdean kokatuz. Ez dago
puntuazio helbururik, baina ariketaren gakoa da ahalik eta denbora gehien irautea
txarra egin gabe.

Ariketa hau 15 minutuz egingo da.


2.ARIKETA

Kantxaren erdian, hau da, 4 eta 7 artean: Kantxako zati honetan egin beharko
den ariketa hurrengoa da:
Taldea ilara batean jarriko da eta paretan uztaia bat jarriko dugu taldeko ikasleek
pilota bertan sartzen saiatzeko. Ilarako lehenengoak sakea egingo du eta berak
hurrengo kolpea emango du. Batek kolpea eman ostean, ilarara bueltatu beharko
da hurrengoak pilotari emateko eta honek uztaiaren barruan sartzen saiatzeko.
Ariketa hau errepikatuko da norbaitek uztaiaren barruan sartu arte. Hau gertatzen
bada, denek lurrean eseri beharko dira eta esertzen den lehenengoak hurrengo
txandarako sakea egingo du.Pilota uztaiaren barruan sartzen badute, puntu bat
irabaziko dute eta, entrenamendu osoa amaitzean, beste taldeekin konparatuko
dute zein talde lortu dituen puntu gehien. Haien helburua, dibertitzeaz aparte,
ahalik eta azkarren uztaiaren barruan pilota sartzea izango da.

Ariketa hau 15 minutuz egingo da.


3.ARIKETA

Errebotean egingo den ariketa bat da. Bost umeak ilara batean jarriko dira eta
lehenengoak pilota hormaren kontra botako du eta hurrengokoak bota eman gabe
pilota eskuekin hartu behar du. Pilota bota ostean ilararen azkenengo postura
joango dira umeak berriz beraien txanda heldu arte. Bost umeek jarraian egitea
lortzen badute, hau da, boterik eman gabe, puntu bat lortuko dute. Ilara hormatik
metro batera egongo da. Ariketaren helburua, haien artean helburu kolektibo bat
betetzea da, haien artean harremanak sortzeko. Horrez gain kolaborazioa ere
sustatu egingo da.

Ariketa hau 15 minutuz egingo da.

4.ARIKETA
Kontrakantxan egiteko ariketa hurrengo hau izango da.
Pilota pasatuz frontoiaren alde batetik beste aldera ailegatu behar dira.
Atzeko hormatik aurreko hormara heldu ezkero puntu bat lortuko da. Pilota
duen jokalariak ezin izango da mugitu. Puntua lortzeko taldeko partaide
guztiek pilota ikutu behar dute. Pilota lurrera jausi ezkero berriz hasi beharko da.
Beharrezkoak diren paseak zenbatu egingo dira eta zenbakia murrizten saiatuko da.
Ariketa 15 minutuz egingo da.


AZKENENGO ARIKETA:
Kantxa eta kontrakantxa erabiliko dira. Lehen egindako taldeak haien aurka jolastuko dira. 20 tenis pilota eremu osotik banatuko dira. Seinale bat egitean talde bakoitzetik pertsona bat aterako da, pilota bakarra hartzeko helburuarekin. Hau hartzean bere taldea kokatuta dagoen eremuan ezarri beharko du, saski batean. Pilota utzi eta gero, hurrengo kideari besarkada bat eman beharko dio atera ahal izateko. Pilota gehien lortu dituen taldeak irabaziko du.
LUZAKETA:
Ariketa guztiak amaitu ondoren, ikasleek kontrakantxan jarriko dira eta lurrera botako dira. Lurrean eserita daudenean luzaketak egiten hasiko dira, bai besoetako eta eskumuturretako luzaketak, bai hanketako eta sorbaldakoak ere.

No comments:

Post a Comment