Gure taldearen helburua euskal pilota gizarteko esparru guztietara helaraztea da. Proiektu honetan gure helburua adimen gutxiko haurrek euskal pilotarekiko harreman baikor bat lortzea eta euskal pilotarekin bat eginda denbora dibertigarri bat pasatzea da.Horretaz gain egoera inklusibo batean kirola praktikatzeak hainbat onura ekartzen die urritasunak dituzten haurrei. Proiektu honetan eskupilota modalitatea erabiliko dugu famatuena delako eta edonon praktikatu daitekeelako, beharrezkoak diren gauza bakarrak pilota bat eta horma bat baitira. Egitasmo hau apdema elkartearekin elkarlanean prestatu dugu, elkarte horren parte diren haurrei zuzenduta baitago. Apdema Adimen-Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkartea da.
Gure ekintza igande batean izango da eta eskupilotako 3 orduko entrenamendu bat prestatu dugu Apdemako haurrei zuzenduta. Ekintza Adurtza frontoian izango da, blog honetan aurkitu dezakezue helbidea eta bertara ailegatzeko gomendioak. Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkiogu gazteiko udalari instalazioak dohainik uzteagaitik.
Esku pilota inklusiboaren gaia jorratzen jarraitzeko eta adimen gutxiko
haurrekin lan egiteak sortzen dituen onurak hobeto ulertzeko proiektu
honen barruan hainbat artikulu kontsultatu ditugu. Blog honetan aurki
ditzakezu informazioa eta jorratutako artikuluak. Horretaz gain eskupilotan
aditu den lagun bati elkarrizketa bat egin diogu.
aditu den lagun bati elkarrizketa bat egin diogu.