Friday, November 30, 2018

SARRERA

Gu jarduera fisikoa eta kirola ikasten ari garen 4 ikalse gara, Jon Urrejola, Lander Vaquero, Aitor Pedraz eta Endika Villanueva, eta talde bat sortu egin dugu euskal pilota lantzeko.
Gure taldearen helburua euskal pilota gizarteko esparru guztietara helaraztea da. Proiektu honetan gure helburua adimen gutxiko haurrek euskal pilotarekiko harreman baikor bat lortzea eta euskal pilotarekin bat eginda denbora dibertigarri bat pasatzea da.Horretaz gain egoera inklusibo batean kirola praktikatzeak hainbat onura ekartzen die urritasunak dituzten haurrei. Proiektu honetan eskupilota modalitatea erabiliko dugu famatuena delako eta edonon praktikatu daitekeelako, beharrezkoak diren gauza bakarrak pilota bat eta horma bat baitira. Egitasmo hau apdema elkartearekin elkarlanean prestatu dugu, elkarte horren parte diren haurrei zuzenduta baitago. Apdema Adimen-Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkartea da.
Resultado de imagen de apdema
Gure ekintza igande batean izango da eta eskupilotako 3 orduko entrenamendu bat prestatu dugu Apdemako haurrei zuzenduta. Ekintza Adurtza frontoian izango da, blog honetan aurkitu dezakezue helbidea eta bertara ailegatzeko gomendioak. Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkiogu gazteiko udalari instalazioak dohainik uzteagaitik.

Esku pilota inklusiboaren gaia jorratzen jarraitzeko eta adimen gutxiko
haurrekin lan egiteak sortzen dituen onurak hobeto ulertzeko proiektu
honen barruan hainbat artikulu kontsultatu ditugu. Blog honetan aurki
ditzakezu informazioa eta jorratutako artikuluak. Horretaz gain eskupilotan 
aditu den lagun bati elkarrizketa bat egin diogu.

6 comments:

  1. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika):
    -3 informazio iturri erabili dituzte (2 artikulu eta elkarrizketa bat). Gainera, informazio-iturri horien erreferentziak testuan aipatu dira.
    -Aurkezpenaren argitasuna oso ona da. Testua era ordenatuan dago, ez dago betelanik eta azalpenak zehatzak dira.
    -IKT-ak ere erabili dituzte (bideoak, argazkiak eta maparen bat edo beste).
    -Bloga era ordenatuan dagoenez, erraz erabil daiteke, egokia da. Nahi dena aurkitzeko arazorik ez dago, atal guztiak oso ordenatuta daudelako.
    -Blog honetan, kolaborazioa azaleratzen da. Hau da, egin dituzten video eta argazki guztietan, blogeko 4 partaideak agertzen dira.
    -Idatzia garbia eta ulergarria da, ez dao ortografía akats handirik.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    -Saioa aurkezteko sarrera bat egiten dute.
    -Antolatzaile motaren inguruan, beste elkarte batekin elkarlanean daudela esaten dute.
    -Beraiek antolatutako jardueretan parte hartuko duten haurren nondik norakoak ere ematen dituzte (zehaztasun batzuk).
    -Erabiliko duten instalazioa aipatzen da (Adurtza fontoia).
    -Entrenamenduko ariketak azaltzean, giza baliabideak azaltzen dituztte. Hau da, ariketa bakoitzean jardungo duen persona kopurua aipatzen da.
    -Ariketa bakoitzean erabili beharreko materiala, ariketaren azalpenarekin batera ondo zehazten dute.
    -Sarreran, beraien helburu zehatza azpimarratzen dute.
    -Ariketak, beraiek aukeratutako jendearentza bideratuak dira, adimen gutxiko haurrentzako, esaterako. Aurrera eramateko ez dira oso ariketa zailak, gainera, elkarlanean aritzekoak dira gehienak.
    -Saioaren nondik norakoak zehaztazunez azaltzen dira.
    -Aurrekontua ez da ageri.
    -Erabilitako artikuluen erreferentziak argi eta garbi azaltzen dira.

    ReplyDelete
  2. - Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika)
    Blog honen idazleek hasiera batetik azaltzen dituzte zeintzuk diren haien helburuak eta nola burutuko den. Informazioa bilatzeko 2 artikulu eta elkarrizketa bat erabili dute, erreferentziak modu egokian jarriz. Aurkezpen argia dauka, garbia eta bloga erabiltzea erraza da, nahiz eta ortografia akats minimo batzuk izan, "apropoZa" edo "kaMpo" adibidez. IKT-ren erabilera ona, bideoak modu egokian daude azalpenekin batera, gainera kolaborazioan egon direla ikusi daiteke.
    - Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    Sarrera aproposa landu dute baina egia da zer antolatzaile mota eta umeen ezaugarriak ez dituztela zehaztu.
    Instalazio eta materialari begira bikain azaldu dute, espazioaren erabilpenarekin batera. Helburuak esan bezala argiak dira eta dinamika eta ariketak modu egokian daude aurkeztuak, idatziz zein bideoz. Beharbada denbora gehiegi ematen da ariketa bakoitzarekin. Gainera ordutegia taula moduan jarri dute argiagoa izateko.
    Unai Ramirez de la Piscina Lopez de Briñas, JFKZ-ko lehenengo mailako ikaslea.

    ReplyDelete
  3. 1.
    Datuak jasotzeko zenbait informazio iturri erabili dituzte, adibidez, artikuluak eta elkarrizketa bat.
    -Aurkezpenaren testua oso argi idatzita dago, nahiz eta ortografia akats gutxi batzuk izan. (Ikalse--Ikasle)
    - Egindako bideoak propioak dira, argazkiak internetetik atera dituzte eta inskripzioak egiteko ere badago.
    - Blogaren diseinuari erreparatuz, bloga argia eta nahiko landuta nago. Erakargarria iruditzen zait koloreengatik.
    -Taldeko laurak ateratzen dira bideoetan. Kolaborazioa agerian geratzen da.
    -Lehen esan bezala, hainbat akats ortografiko txiki aurki ditzazkegu.

    2.
    -Sarrera polita eta erakargarria da
    - Haiek nor diren ondo zehazten dute. Haien datu guztiak emanez.
    -Argi dago jarduera nori bideratuta dagoen: Apdema elkarteko haurrei.
    -Instalazio motak eta tipologia ondo zehaztuta daude.
    -4 monitore egongo direla azaltzen da eta haien datu guztiak daude..
    -Materiala argitzen dute, eta udalak materiala utziko diela azaltzen da.
    -Jardueraren helburua ondo azalduta dago.
    -Ariketak oso ondo azalduta daude, alde batetik idatziz azalduta eta beste aldetik bideoen laguntzaz.
    -Gainera, saioaren dinamika ondo azalduta dago, ariketa bakoitzean igaroko den denbora zehazten da.
    -Pare bat artikulu erabili dituzte.

    Jon Arrieta Pz de Onraita.. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko 1. mailako ikaslea.

    ReplyDelete
  4. 1.EBALUAZIO IRIZPIDEEN INGURUKO OHARRA

    - 3 Inoformazio iturri erabili dituzte ( 2 artikulo eta erreferentzia bat , eta haek denak blogan zehar aipatuak izan dira)
    - textua oso argia da , sinplea eta argia
    -IKT-ak erabili dituzte ( bideo , argazki...)
    -bloga ondo ordenatua dagoenez erraz bila daitezke gauzak
    - blog honetan kolaboarazioa azaltzen da , denak agertuz ekintzetan

    2: ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharra:
    -saioa aurkezteko sarrera txukun bat egin dute
    -antolakuntzako infomazioa ematen dute ( beste elkarte batekin lanean daude)
    -erabiliko dituzten instalazioen infomazioa aipatzen dute
    - ariketak ondo zehazten dituzte , bai prozedura, bai materiala)
    -aurrekontua ez da agertzen
    -erabilitako artikuluen erreferentziak argi eta garbi azaltzen dira
    AITZOL ROJAS JFKZ 1. MAILA
    -

    ReplyDelete
  5. 1. Ebaluazio irizpideen inguruko oharra

    -Ikusten denez, 3 informazio iturri erabili dituzte, 2 artikulu eta
    erreferentzia bat, beti ere guztiak blogean zehar aipatuak izan
    direlarik)
    -Blogeko eduki guztietan antolatzaileen kolaborazioa zuzena izan dela
    aipatu beharra dago, denak agertu baitira ekintza orotan.
    -Testua sinplea, erraz idatzia eta argitasunez azaldua da.
    -IKT desberdinak (argazkiak, bideoak…) erabili dituzte, behar bezala
    editatuz.
    -Blogaren ordena zuzena da, eta erraztasun osoz aurkitu daitezke gauza
    guztiak. Gainera, bilatzaile batek lana errazten duela aipagarria da.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharra:

    -Ariketak egoki zehaztuta daude, bai euren prozedurari dagokionez, baita
    materialari dagokionez ere. Baina esan beharra dago aurrekontua ez
    dela agertzen.
    -Erabilitako artikuluen erreferentziei erreparatuz, guztiak argi
    adierazita azaltzen direla.
    -Antolakuntzako informazioa ematen dute, gainera, aipamen bat
    egitearren, “apdema” izeneko elkarte batekin lanean dabiltzala
    adiearzi dute.
    -Saioa aurkezteko sarrera argudiatu eta txukuna egin dute.

    XABIER GABIRONDO ZULOAGA JFKZ 1go MAILA

    ReplyDelete
  6. 1.Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:

    -Datuak jasotzeko informazio iturri ezberdinak erabili dituzte; 2 artikulu eta elkarrizketa bat hain zuzen ere eta erreferentziak ageri dira.
    -Blogaren funtzionamendua argitasunez azalduta dago eta informazio eta azalpenei dagokionez oso zehatzak dira.
    -Argazki eta video dexente erabili dituzte eta baita inskripzioa egiteko aukera dago.
    -Bloga oso erakargarria da kolore bizi eta hainbat xehetasunez apainduta dago. Honek blogaren erabilpena errazten du. Bilatzailea ere badago.
    -Taldekideen partaide guztien presentzia ikus daiteke, video eta argazkietan hain zuzen ere.
    -Nahiz eta ortografia akats gutxi batzuk egon, hizkutz aberatsa erabili dute.
    2.Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharra:

    -Saioa azaltzeko sarrera egoki bat egin dute.
    -Antolaketari buruzko informazioa argi utzi dute (elkarte batekin elkarlanean)
    -Ariketak eta beraien helburuak zehaztu dituzte; materialaren erabilpena,giza baliabideak...

    ANDER IZQUIERDO LABAYEN JFKZ 1go MAILA

    ReplyDelete